Ekonomia -

Lan osasuna

Pleurako minbiziaz gaixotutako langile bati kalte-ordaina eman beharko dio Sidenorrek

Sidenorren lanean hasi aurretik, beste enpresa batzuetan aritu zen beharrean, baina Osalaneko txostenak baieztatu zuen siderurgian izan zuela amiantoarekin kontaktua.

Sidenor Basauri. Argazkia: EiTB
Sidenor Basauri. Argazkia: EiTB
Sidenor Basauri. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pleurako minbiziaz gaixotutako langile bati kalte-ordaina eman beharko dio Sidenorrek, Bilboko epaitegi batek hala erabakita. Guztira, 315.000 euro eman beharko dizkio aipatu enpresako langile ohiari, Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen elkarteak agiri baten bidez jakitera eman duenez.

Kaltetutako langilea Sidenorrek Basaurin duen lantegian egon zen beharrean 1973 eta 2009 bitartean, eta 2018ko urrian Gizarte Segurantzak lanerako ezintasuna eman zion, lanak eragindako gaixotasun bat zeukala iritzita.

Sidenorren lanean hasi aurretik, beste enpresa batzuetan aritu zen beharrean, baina Osalanen ikerketak baieztatu egin zuen siderurgian izan zuela amiantoarekin kontaktua.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Basauri Lana Minbizia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak