Ekonomia -

Lan-gatazka

FCCko langileek bertan behera utzi dute Gasteizko garbiketako greba

FCC eta GMSM enpresekin akordioa lortu ostean erabaki dute lanuzteak baztertzea.

FCCren garbiketa kamioiak. Argazkia: EiTB
FCCren garbiketa kamioiak. Argazkia: EiTB
FCCren garbiketa kamioiak. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko garbiketako langileek igande gauean hasi behar zuten greba mugagabea bertan behera uztea erabaki dute asanblada batean, FCC eta GMSM enpresekin akordioa lotu eta lan-gatazka desblokeatu ostean.

Gasteizko Udaleko iturriek jakinarazi dute akordioaren berri, izan ere, Precoren egoitzan egin dute akordioa enpresak eta langile batzordeak, enpresak sindikatuen aldarrikapenak betetzeko "konpromisoa" hartu eta gero.

Gero, langileek asanblada egin eta greba bertan behera utzi eta enpresaren eskaintza onartzea bozkatu dute, beraz, garbiketa zerbitzuan ez da murrizketarik izango.

2017an hasi zen gaur amaitu den lan gatazka. Orduan langile batzuk kaleratu zituzten eta enpresak uko egin zion lan-baldintzak hobetzeari.

Udalak esku hartu zuen orduan, eta lan-baldintza batzuk adostu zituzten, enpresak 2018an, 2019an eta 2020an ordaindu beharrekoak zehaztuta. Baina apirilean enpresak ez zuen hitza bete, eta langileek irailaren 10etik aurrera greba mugagabea egitea erabaki zuten.

Gaurko asanbladan lanuztearen data bere horretan uztea edo atzeratzea erabaki behar zuten, baina enpresaren eskaintzak planak aldatzea eragin du, eta azkenean akordioa bozkatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Araba Grebak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak Ekonomia Gasteiz Albisteak Lan gatazkak albisteak gaur