Ekonomia -

EIN-en datuak

Iaz baino % 11,6 enpresa gehiago sortu dira 2018ko uztailean EAEn

Enpresen itxierak ere gorakada izan du EAEn, iazko datuekin alderatuta, % 12,5 enpresa gehiago desagertu baitira aurtengo uztailean.

Industria del metal. Argazkia: EFE
Industria del metal. Argazkia: EFE
Industria del metal. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko datuekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan % 11,6ko gorakada izan du enpresen sorrerak uztailean. Guztira, 251 merkataritza-sozietate berri sortu dira 2018an. Horrela, Estatuan "enpresa mugimendu handiena" duen laugarren erkidegoa da gaur-gaurkoz EAE.

Bestalde, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) datuek erakusten dutenez, iaz baino % 12,5 enpresa gehiago desagertu dira aurtengo uztailean. Hain zuzen ere, 90 enpresa itxi dituzte.

Nolanahi dela, sortutako eta desagertutako enpresen balantzea positiboa izan da, 161 enpresa berri sortu baitira.

Hala, 251 enpresa berri horiek 26,7 milioi euroko kapitala dute, eta guztiak, bat izan ezik, sozietate mugatu bezala sortu dira.

Desagertutako 90 enpresei dagokienez, horietako 62k jabeek erabakita itxi zuten. Enpresen bat-egiteen ondorioz zarratutako konpainiak 9 izan ziren, eta gainerako 19 enpresak beste arrazoi batzuengatik desegin zituzten.

Halaber, 86 konpainiak 478,2 milioi eurorekin handitu zuten kapitala. Kontrara, 31 enpresak murriztu egin dute euren kapitala, 1.008,5 milioi euro gutxiago baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak