Ekonomia -

Lan-erreforma

Gobernuak dio murriztu egin direla bidegabeko kaleratzeak

Valeriano Gomez Lan ministroak azpimarratu du bidegabeko kaleratzeek % 10 inguru egin dutela behera eta objektiboek apur bat gora egin dutela lan-erreformari esker.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valeriano Gomez Lan ministroak esan du lan-erreforma ezarri ondorengo lehenengo datuek agerian uzten dutela kaleratzeak egiteko modua aldatu dela, eta behera egin dutela bidegabeko kaleratzeek eta gora egin dutela objektiboek.

Prentsaurreko batean Gomezek azpimarratu duenez, 2010eko uztaila eta azaroa artean 250.727 bidegabeko kaleratze egin zituzten, hau da, % 10 gutxiago.

Epe horretan, hilero 13.388 kaleratze objektibo zenbatu dituzte eta pixka bat gora egin omen du zenbatekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea