Ekonomia -

Lan-istripua

Gipuzkoar bat hil da Alemanian, eguzki-panelak jartzen ari zenean erori ondoren

Ezbeharra irailaren 3an gertatu zen. Behargina erori egin zen lanean ari zenean, eguzki-panelak jartzen ari zenean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraiki Prest Gipuzkoako enpresaren langile bat Merkendorfen (Alemania) hil da, ELA sindikatuak gaur jakitera eman duenez. Enova Construction CVBAren azpikontratako behargina eguzki-panelak jartzen ari zen. Ezbeharrarekin lotuta, “urraketa anitz” salatu ditu sindikatu abertzaleak Eusko Jaurlaritzaren aurrean.

Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, ezbeharra irailaren 3an gertatu zen. Behargina erori egin zen lanean ari zenean, eguzki-panelak jartzen ari zenean, hain zuzen ere. Eraiki Prest enpresak egoitza Donostian du, eta azpikontrataturik ari da lanean, Alemanian.

Hildakoaren senideei eta lagunei elkartasuna adierazi die ELAk agirian. Istripua “erabateko prekarietate eta segurtasun neurri gabezia egoera” batean gertatu zela salatu du sindikatu abertzaleak.

Aurten, Hego Euskal Herrian 47 pertsona lan-istripuan hil direla gogorarazi du ELAk, horietako 20 azken bi hilabeteetan, eta heren bat azpikontratatutako enpresetan. “Egoera larriaren” aurrean “berehala” kontrol publikorako neurriak hartzea eskatu du sindikatuak, “gehiegikeria honek kostuak aurreztu nahi dituelako soilik, langileen osasunaren eta bizitzaren kontura”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Donostia Gipuzkoa ELA Lana Alemania Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak