Ekonomia -
2010ko balantzea
Turismoa % 12 hazi da Euskadin 2,2 milioi bisitarirekin
Gaua Euskadin igaro dutenen kopuruak ere gora egin du (% 13), eta hiru lurraldeetan gainera. Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak ere hazi dira (% 14), baita atzerritarrenak ere (% 15).
Erredakzioa
Euskadiko hotelek 2.238.699 sarrera izan dituzte 2010ean, aurreko urtean baino 247.000 gehiago. Ondorioz, % 12ko hazkundea izan dute 2009ko datuekin konparatuta. Gaua Euskadin igaro duten bidaiarien kopuruak ere gora egin du % 13ko hazkundearekin.
Datu horiek Euskal Estatitiska Erakundeak (EUSTAT) jakitera eman ditu abenduko datuak eta 2010 urteko balantzearekin batean.
Urteko balantzearen arabera, bidaiarien sarrerek gora egin dute hiru lurraldeetan 2010ean: Araban % 22 igo dira, Bizkaian % 11 eta Gipuzkoan % 10.
Bidaiariak 4.214.060 aldiz geratu dira Euskadin lo egitera, 2009an baino 471.000 gehiago (% 13ko hazkundea). Igoera hori hiru lurraldeetan eman da: % 25ekoa Araban, % 14koa Bizkaian eta % 7koa Gipuzkoan.
Landa-turismoek gora egin dute
Landa turimoei dagokienez, urteko balantzeak % 5eko hazkundea izan dela adierazten du, lotara geratu direnen artean emandako igoera berbera,
Hazkunde hori bereziki nabarmena izan da Araban. Bidaiari bakoitzaren batezbesteko egonaldiak 2009ko datuei eutsi die (2,85 egun), eguneroko batezbesteko okupazioa bezala (% 24 ingurukoa).
Estatutik etorritako bidaiariek ere gora egin dute, % 14, batez ere Madril, Katalunia eta Gaztela eta Leonetik etorritakoak. Atzerritarrak ere gehiago etorri dira, kopurua % 15 handitu da. Gehienak Frantziatik, Portugaletik, Italiatik, AEBetatik eta Kanadatik etorri dira.