Ekonomia -
Eusko Jaurlaritza
2010, EAEko turismoaren historiako urterik onena
EAEko hotelek % 12,4ko hazkundea izan dute 2009. urtearekin alderatuta. Ostatu-gauei dagokienez, metatutako hazkundea are handiagoa da, %12,6koa. 4,2 ostatu-gau egin dira 2010. urtean.
Erredakzioa
Guztira 2,2 milioi lagunek bisitatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoa iaz. Ondorioz, 2010. urtea euskal turismoaren historiako urtetik onena izan zen. Orain arte sektoreko urterik onena, 2007. urtea, 145.000 bidaiaritan gainditu du, hau da, % 7an.
Eustaten datuen arabera, EAEko hotelek % 12,4ko hazkundea izan dute 2009. urtearekin alderatuta. Ostatu-gauei dagokienez, metatutako hazkundea are handiagoa da, %12,6koa. 4,2 ostatu-gau egin dira 2010. urtean.
Lurraldeka, Arabak izan du hazkunderik handiena, bai sarreretan (% 22) eta baita ostatu-gauetan ere (+% 25); Bizkaia, aldiz, % 11 hazi zen turismo-sarreretan eta % 14 ostatu-gauetan, eta Gipuzkoa % 10 turista-sarreretan eta +% 7 ostatu-gauetan.
Hiriburuka, Gasteizek izan du hazkunderik handiena Erkidego osoan, % 24ko hazkundearekin turista-sarreretan eta % 29ko hazkundearekin ostatu-gauetan. Donostiak, bestalde, % 13ko hazkundea izan du sarreretan eta % 11koa ostatu-gauetan. Bilbok % 11ko hazkundea izan du sarreretan eta +% 14koa ostatu-gauetan.
Datu horiek aztertzeko, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Pilar Zorrillak prentsaurrekoa eman du Turismo zuzendari Isabel Muelarekin eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusi Ana Izagirrerekin batera.
Euskal turismoaren arduradunek adierazi dute sektoreak Euskadin izan duen arrakasta hainbat alderdiren baturak ekarri duela: "duela urtebete onartu zen Marketin Plana onartzearen ondorioz garatutako sustapen-politika berria, sektoreak erkidegoan egin duen ahalegina, Eusko Jaurlaritzak Tourespañarekin lortu dituen akordioak atzerrian sustatzeko, eta Euskadik orain kanpora begira erakusten duen lasaitasun-giroa".
Atzerritarren sarrera nabarmendu da bereziki, 2010ean batez besteko hazkundea % 18 izan zelako. Lehen aldiz 700.000 turista atzerritarren kopurua gainditu da.
Bereziki azpimarragarria da Frantziatik datorren turismoaren hazkundea, Euskadira turista gehien bidaltzen dituen herrialdea izaten jarraituz (+% 20 hazi da). Ondoren, goitik beherako ordenari jarraiki, Erresuma Batuko bidaiariak daude (+% 22ko hazkundearekin), Alemania (+% 17), Italia (+% 13) eta Portugal (+% 22). Azpimarratzekoa da ere azken urtean Iberoamerikatik etorritako turisten hazkundea (+% 25).