Ekonomia -
Lan-bizitza
Gobernuak 41 urteak mantentzen ditu erretiroa 65 urterekin hartzeko
Dena den, erretiroa hartzeko adinaren luzapena pixkanaka egingo dute, urtarrilaren 2013tik 2027 urtera arte.
Erredakzioa
Gobernuak&' || 'nbsp;erretiro-pentsioa kobratzeko lanean eman beharreko urteen kopurua 67 urtera luzatu nahi duela berretsi du Valeriano Gomez Lan eta Inmigrazio ministroak. Horrez gain, urte luzez kotizatutakoek 65 urterekin erretiroa hartu ahal izatearen alde daudela adierazi du. Hori horrela, hasierako proposamenak 65 urterekin lan egiteari uzteko 41 urtez kotizatu behar dela jasotzen duela azpimarratu du. Ministroaren hitzetan, apurka luzatuko dute erretiroko adina 67 urtera, 2013ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2027 urtean bukatuko dute. Bizi itxaropena gero eta handiagoa denez, lan egiteko epea 67 urtera luzatu behar dela babestu Gomezek. "Hasierako proposamenean jasotako 41 urteak kotizatzen direnean, 65 urterekin erretiro har daiteke", zehaztu du.
Sindikatuekiko eta enpresariekiko negoziazioari buruzko xehetasunak emateari uko egin dio Gomezek. Hala ere, jakitera eman du datozen egunetan elkarrizketak "areagotuko" direla, ostirala baino lehen hitzarmena lortzeko asmoz. Izan ere, egun horretan legearen aurreproiektua onartuko dute Ministroen Kontseiluan. Ez abantailarik, ez kalterik ere
Bestalde, erretiro-pentsioa jaso orduko "abantailak" izan ez ditzaten nahiago du ministroak. Hala ere, bizitza politikoan parte hartuz gero, kalterik ez jasotzearen alde ere agertu da.