Ekonomia -

Osasun ikasketak

Barne mediku egoiliarren plazek % 19ko hazkundea izango dute Osakidetzan, 2019rako

Euskal Autonomia Erkidegoak 371 mediku espezialista izango ditu, aurreko urtean baino % 17 gehiago: 249 postu Bizkaian izango dira; 121 lanpostu, Gipuzkoan, eta 76 Araban.

Osakidetza. Argazkia: EiTB
Osakidetza. Argazkia: EiTB
Osakidetza. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak 446 barne mediku egoiliar (BAME) izango ditu datorren urterako. Horrenbestez, aurtengo datuekin alderatuta, % 19ko hazkundea izango du graduondoko mediku espezializatuen plaza kopuruak.

Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoak 371 plaza izango ditu, aurreko urtean baino % 17 gehiago: 10 postu, ospitaleko farmazian (% 100eko hazkundea), 5 psikologo (2018ko kopuru berbera) eta 60 erizain espezializatu (% 22 gehiago).

Lurraldeka, 249 lanpostu Bizkaian egongo dira; Gipuzkoan, berriz, 121, eta Araban 76. Ospitaleei dagokienez, Gurutzetak eramango du kopuru handiena, guztira 91. Donostian 61 plaza izango dituzte, Basurtun 54 eta Arabako Unibertsitate Ospitalean 40.

Horren harira, Jon Darpon Osasun sailburuak jakinarazi du dagoeneko Estatuko Aldizkari Ofizialean eman dutela hazkundearen berri, eta horrek Osakidetzako osasun arloko profesionalen belaunaldi aldaketan aurrera egiten lagunduko duela

Azkenik, Darponek adierazi du BAME plazen hazkundearekin batera beste neurri batzuk hartu dituztela, sanitarioen etorkizuna bermatze aldera: besteak beste, EHUrekin akordioa hitzartu dute datorren ikasturtean Medikuntzako Fakultateko plaza kopurua 325era igotzeko. Gainera, Familia Medikuntzako areto bat irekiko dute, eta unibertsitateko Medikuntza Graduan sartuko da OSI Barrualde-Galdakao.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak