Ekonomia -

Aurreikusitakoaren azpitik

BPGren % 5,1ean kokatu da Espainiako defizita

Orotara 53.444 milioi euroko defizita dauka Espainako Estatuak, Elena Salgado ministroak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Produktu Gordinaren % 5,1ean kokatu da Espainiako defizita 2010. urtean, Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa baino zortzi puntu gutxiago, gaur Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministroak jakinarazi duenez.

Orotara 53.444 milioi euroko defizita dauka Espainako Estatuak.

Administrazio publiko guztietan (Estatua, Autonomia Erkidegoak, udalak eta Gizarte Segurantzan) Gobernuak ezarritako helburuak (BPGren % 9,3an) "erraz" beteko dituela nabarmendu du Ekonomia arduradunak Madrilen egindako agerraldian.

Bestalde, Espainiako zor publikoa Barne Produktu Gordinaren % 45,78an itxi du urtea, Espainiako Bankuak aurreikusi bezala. Gobernuak % 47,2ko datua aurreikusi zuen. Salgadoren iritziz, merkatu ezberdinen "zalantzak argituz doaz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea