Ekonomia -

LARUNBAT HONETAN

Langile bat hil da Amorebietan, AHTaren obretan, lanaldia bukatukoan

Lankide batek SOS Deiakera deitu du 13:45 aldera, langileak bere txanda amaitu, eta gaizki sentitzen zela jakinaraziz. Berehala bertaratu da anbulantzia bat baina ezin izan dute ezer egin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko gizon bat hil da larunbat honetan Amorebieta-Etxanon, Abiadura Handiko Trenaren obretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Lankide batek SOS Deiak zerbitzura deitu du 13:45 aldera, langileak bere txanda amaitu duela, eta gaizki sentitzen zela jakinaraziz.

Berehala bertaratu da anbulantzia bat eta hainbat agente, baina ezin izan dute ezer egin bere bizitza salbatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zornotza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena