Ekonomia -

Etxebizitza Legea

Aralarrek eta EBk hauteskunde kutsua ikusten diote lege-proiektuari

PSEk "elkarrizketa, parte hartzea eta kontsentsua" bilatuko dituela ziurtatu du, urte amaieran Jaurlaritzak Etxebizitzaren lege-proiektua onar dezan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzaren lege-proiektuak zeresana ematen jarraitzen du. Aralarrek eta Ezker Batuak hauteskundekeria itxura hartzen diotela adierazi dute.

Aralar

Dani Maeztu, Aralarko legebiltzarkideak adierazi du bere alderdiak lege-proiektua negoziatzeko borondatea duela, baina, ohartarazi du "oso larria" izango litzatekeela testua hauteskundeei begira "ezkertiarragoa den perfila" erakusteko aurkeztu badute.

Maeztuk "desadostasun handiak" dituztela onartu du baina ez direla "gaindiezinak " adierazi du. Besteak beste alokairuko etxebizitzen aldeko parke handi bat eraikitzeko esfortzua indartzeko esan du.

EB

Ezker Batuko legebiltzarkideak, Mikel Aranak, kezka agertu du, lege-proiektua PSEk eta Jaurlaritzak datozen hauteskundeei begira atera dutelakoan.

Aranak argudiatu du aurre-proiektua ez dela benetan PSE-k aurrera ateratzea nahi duena, gaineratu du&' || 'nbsp; EAJrekin eta PPrekin negoziatuko dutela benetan aurrera ateratzea nahi dutena, hutsik dauden etxebizitzetarako kanonik gabe edota diru-sarrerak bikoizten dituztenei etxeen jabetza kendu gabe.

PSE PSEK, berriz, "elkarrizketa, parte hartzea eta kontsentsua" bilatuko dituela ziurtatu du urte amaieran Jaurlaritzak Etxebizitzaren lege-proiektua onar dezan. EAJk eta PPk ere ez dute begi onez ikusten. Jesus Loza, sozialistek legebiltzarrean duten Etxebizitza saileko bozeramaileak adierazi du popularren eta jeltzaleen kritikak "goiztiarrak" direla eskuartean dutena oraindik lege-proiektua delako eta kontsultak eta ekarpenak egin daitezkelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea