Ekonomia -
Pentsioen erreforma
Muñoz: 'Espainiako sindikatuak edozer onartzeko prest daude'
Sindikatu abertzaleak "oso pozik agertu" dira urtarrilaren 27ko greba orokorrak EAEn eta Nafarroan izan zuen "babes zabalagatik".
Erredakzioa
Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak salatu duenez, "erretiroen murrizketak egiten diren bitartean, patronalari kuotak ez ordaintzeko erabakiak hartzen dira".
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariak bat etorri dira Espainiako sindikatuak Madrilen CEOErekin eta Zapateroren Gobernuarekin lortutako akordioa salatzerakoan. "Uko egin diete langileon eskubideei, eta beraiengan jarritako itxaropenak zapuztu dituzte", adierazi du Muñozek. "Bi sindikatuen finantza-autonomia ezak zerikusi handia du sinatutako akordio honekin", Muñozen ustez.
ELAko idazkari nagusiak esan duenez, "Espainiako sindikatuak edozer onartzeko prest daude eta Moncloako itunaren antzeko akordio handi baten aurrean gaude". Akordio berri honek negoziazio kolektiboaren erreforma ekarriko duela aurreratu du Muñozek.
"Erreforma berri honen helburua bikoitza izango da: Alde batetik, UGT eta CCOO sindikatuek ordezkaritzaren monopolioa bilatu nahiko dute eta, bestetik, patronalak soldatak jaitsi ahal izango ditu. Negoziatzeko esparrua eta gaiak aukeratzeko posibilitatek bertan behera geratuko dira", erantsi du.