Ekonomia -

Aurreproiektua

4.010 milioi euroko gastu-sabaia aurreikusi du Nafarroako Gobernuak

Foru Exekutiboak 2019rako onartu duen aurrekontu aurreproiektuak zerbitzuen kalitatea hobetzea, enplegua bultzatzea eta eskubide sozialak sendotzea ditu ardatz.

Mikel Aranburu Ogasun kontseilaria. Irudia: EiTB
Mikel Aranburu Ogasun kontseilaria. Irudia: EiTB
Mikel Aranburu Ogasun kontseilaria. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Gobernuak 2019ko aurrekontu aurreproiektua onartu du gaur. 4.010 milioi euroko gastu-sabaia aurreikusi du Nafarroako Exekutiboak, 2018an baino % 3,11 gehiago. Aurreproiektuak zerbitzuen kalitatea hobetzea, enplegua bultzatzea eta eskubide sozialak sendotzea ditu ardatz.

Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak aurrekontu aurreproiektua azaldu du prentsaurrekoan. Iaz baino 121 milioi euro gehiago izango dituztela esan du aginatriak. Gainera, gastu finantzarioa 295,5 milioi eurokoa izango da datorren urtean.

Gizarte arloek gasturik handiena eramango dute, guztira, ez-finantzarioaren % 55,6. Aranbururen hitzetan, “aurrekontu onak dira”.

Zentzu horretan, gastu-muga areagotzeaz gain (% 3,11 2018arekin alderatuta, eta % 16 2015arekin konparatuta), “defizita 61 milioitan murriztu dute”, nabarmendu duenez.

Dokumentua laukoarekin adostu dutela azpimarratu du Aranburuk. Orain Kontseilu Ekonomiko eta Sozialera igorriko diote, baita Toki Erregimeneko Foru Batzordeari eta Ingurumen Kontseiluari ere, behin betiko foru lege proiektu bezala onartzeko.

Ondoren, Nafarroako Parlamentura iritsiko da, bertan eztabaidatu eta onartzeko. Ganberan aldaketak barneratu ahal izango dira zuzenketen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Uxue Barkos Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua