Ekonomia -

2019rako aurrekontu proiektua

Hezkuntza sare publikoan 1.295,5 milioi inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak

Osasun Sailak aurrekontu handiena izango du, 3.800 milioi, aurten baino % 3,3 gehiago. Diru-sarrerak bermatzeko errentak eta etxebizitzarako prestazio osagarriak 19,1 milioi gutxiago izango dituzte.

Bakartxo Tejeria eta Pedro Azpiazu Eusko Legebiltzarrean. Irudia: EiTB
Bakartxo Tejeria eta Pedro Azpiazu Eusko Legebiltzarrean. Irudia: EiTB
Bakartxo Tejeria eta Pedro Azpiazu Eusko Legebiltzarrean. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza politikan 2.743,9 milioi euro inbertituko ditu 2019rako Aurrekontu proiektuak, horietatik 1.295,5 milioi sare publikoaren funtzionamendua bermatzeko izango dira, eta 643,3 milioi itunpeko ikastetxeei ordaintzeko.

Ondorioz, sare publikoaren aurrekontu-sailak % 8,5 gora egin du 2018ko aurrekontuekin alderatuta. Aurten aurrekontu-saila 1.193,5 milioikoa da. Bitartean, itunpeko ikastetxeen kasuan gorakada txikiagoa izango da, % 3,2ekoa (2018an 523,3 milioi) hain zuzen ere.

Haurreskolak Partzuergoak 47,5 milioi euro jasoko ditu; aldi berean eskaintza pribatua zein udalek eskainitako plazak diruz lagunduko dituzte.

Bestalde, Osasun Sailak aurrekontu-sail handiena izango du 2019an, 3.800 milioi euro, aurten baino % 3,3 gehiago. Horrela, Osakidetzaren partidak % 4,4 gora egin du, 2.874 milioi. Osasun zentro pribatuen sailak, ostera, % 9,1 behera egingo du (228 milioi).

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak aurrekontu egitasmoa entregatu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Osakidetzaren kontratu-programak ia 122 milioi euro gehiago jasoko ditu. Osasun zentro pribatuek, aldiz, ia 23 milioi gutxiago.

Gainera, gizarte-inklusiorako diru-laguntzak mantentzen ditu 2019rako aurrekontu proiektuak. Gizarte-bazterketaren aurka borrokarako  497,9 milioi euro bideratuko ditu EAEko Exekutiboak.

Konkretuki, diru-sarrerak bermatzeko errentarentzako eta etxebizitzarako prestazio osagarriarentzako 470 milioi izango ditu Lanbidek.

Honenbestez, Jaurlaritzak aurten baino 19,1 milioi euro gutxiago xahutuko ditu diru-sarrerak bermatzeko errentan eta etxebizitzarako prestazio osagarrian, diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsonen kopuruak behera egitea espero dutelako.

Azkenik, Emakunderen aurrekontuak % 8,6 gora egingo du datorren urtean, besteak beste, gizon-emakumeen arteko soldata arrakalaren kontra borroka egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak DSBE Euskadiko Aurrekontuak 2024