Ekonomia -

Urriak 31

Renfeko langileek 24 orduko lanuztea egingo dute asteazkenean

Besteak beste, asteko lanaldia 37,5 ordura murriztea eskatzen dute Renfe eta Adifeko langileek, gazteei zuzendutako lanpostuak bultzatzeko asmoz.

Renfe aldiriak. Artxiboko argazkia: EFE
Renfe aldiriak. Artxiboko argazkia: EFE
Renfe aldiriak. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfe eta Adifeko langileek 24 orduko lanuztea egingo dute asteazkenean, urriak 31, CGT sindikatuak jakitera eman duenez. Domu Santuko zubiaren ‘irteera-operazioarekin’ bat eginez egingo dute greba.

Lanuztea 00:00etan hasi eta 23:00ak arte egongo da indarrean. CGT sindikatuak azaldu duenez, trenbide sektorearen pribatizazioaren aurka protesta egin nahi dute.

Era berean, asteko lanaldia 37,5 ordura murriztea eskatzen dute Renfe eta Adifeko langileek, gazteei zuzendutako lanpostuak sortzeko asmoz.

Bezeroei emandako “zerbitzuak okerrera egin” eta “arazoak ohikoagoak bihurtu” ostean protesta egitea erabaki du CGT sindikatuak.

295 tren gutxiago izango dira

Renfek jakitera eman duenez, 295 bidaiari tren gutxiago –distantzia ertaina eskaintzen duten 208 tren eta ibilbide luzeko beste 87 tren- ibiliko dira datorren asteazkenean, CGT sindikatuak deitutako greba dela eta.

Ibilbide luzeko trenei dagokienez, % 78ko gutxieneko zerbitzuak izango dira. Distantzia ertainakoen kasuan, berriz, % 65ekoak izango direla esan du Renfek.

Langileen baldintzak hobetze aldera, uztailaren 27an beste lanuzte bat deitu zuen sindikatu horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak Espainia bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Renfe