Ekonomia -

Telekomunikazioak

Euskaltelek 46,6 milioi irabazi ditu irailera arte, % 41,5 gehiago

Akzioko 14 zentimoko dibidendua iragarri du konpainiak, aurreko ekitaldian baino % 10 handiagoa.

Euskaltelek Derion (Bizkaia) duen egoitza. Argazkia: ETB
Euskaltelek Derion (Bizkaia) duen egoitza. Argazkia: ETB
Euskaltelek Derion (Bizkaia) duen egoitza. Argazkia: ETB

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltel Taldeak 46,6 milioi euroko irabazi garbia izan du 2018ko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko tarte berean baino % 41,5 gehiago, konpainiak Espainiako Balore Merkatuaren Batzordera igorritako ohar baten arabera. Hori horrela, akzioko 14 zentimoko dibidendua iragarri du telekomunikazio taldeak, iazko ekitaldian baino % 10 handiagoa.

Diru-sarrerei dagokienez, % 17,4 hazi dira, 521,1 milioi euroraino. Ebitda (zergak, amortizazioak eta balio-galerak kontuan hartu gabe izandako etekina) 252,9 milioi eurokoa da, % 15,3 handiagoa.

Arlo guztietan egin du gora Euskaltelek: etxebizitzen negozioan (% 17,2 gehiago, 348,6 milioi), enpresa-negozioan (% 17,8 gehiago) eta handizkakoan (% 17,2 ). Kostu zuzenak ere hazi dira (% 30,2, 137,6 milioi).

Operadorearen hitzetan, urtean zehar izandako hazkunde "sendoa" berresten dute emaitzok. 2022rako 90.000 bezero gehiago izatea espero du konpainiak, merkatu ez-naturalei esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak