Ekonomia -

Gorenaren erabakiaren ondotik

Hipoteken zerga arautzen duen foru legea 'berriz aztertuko' du Nafarroako Gobernuak

Hala ere, kostu osoa bankuek ordaintzea edo beste irtenbide bat aplikatuko ote duten ez du argitu Foru Exekutiboak.

Maria Solana Nafarroako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: EFE
Maria Solana Nafarroako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: EFE
Maria Solana Nafarroako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hipoteka bat sinatzerakoan, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga erosleak ordaindu behar du Nafarroan, eta ez bankuak. Horregatik, Nafarroako araudia “berriz aztertuko” duela iragarri du gaur Foru Gobernuak.

Hala ere, kostu osoa bankuek ordaintzea edo beste irtenbide bat aplikatuko ote duten ez du argitu Maria Solana Foru Gobernuko bozeramaileak.

Hala eta guztiz ere, Auzitegi Gorenaren azken erabakiak sortutako egoera aztertu ondoren, Solana irmo agertu da. Bozeramailearen ahotan, “gizartearen haserrea eta harridura” partekatzen dute; izan ere, erabaki judizialak kontraesankorrak izan dira.

Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren foru legeak “argi esaten du subjektu pasiboa mailegu-hartzailea dela, hau da, bezeroa; eta zerga horrek ordaindu behar du”, Solanak onartu duenez.

Hala ere, “zergaren subjektu pasiboa nor izan behar den berriz atertzera behartzen gaitu sentsibilitate sozialak, foru legea aldatzeko azterketa berri bat egitea bidezkoa iruditzen zaigulako”, ohartarazi duenez.

Horregatik, “lege-proiektu bat onartzeko edo, behintzat, proposatzeko, konpromisoa hartu du gaur Gobernuak, ahalik eta babes zabalenarekin Nafarroako Parlamentuan onartzeko”, azaldu du Solanak. Baina ez du aldaketaren norabidea zehaztu, nahiz eta “mailegu-hartzaileak zama guztia bere gain” hartuko ez duela aurreratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Auzitegi Gorena Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Etxebizitzen merkatua Gastu publikoa