Ekonomia -

Basque Pharmalabs 4.0

Urkullu: 'Aurrekontua berrikuntzan baliabideak areagotzeko aukera paregabea da'

Aurrekontu proiektua, “errealismotik eta erantzukizunetik”, negoziatzeko “aukera ez galtzeko” dei egin die lehendakariak oposizioko alderdiei.

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko 4.0 lehen laborategian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko 4.0 lehen laborategian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko 4.0 lehen laborategian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotan, Eusko Jaurlaritzaren 2019rako Aurrekontu proiektua berrikuntza eta gizarte politikara bideratutako baliabide ekonomikoak areagotzeko “aukera paregabe” bat da. Horregatik, aurrekontu egitasmoa, “errealismotik eta erantzukizunetik”, negoziatzeko “aukera ez galtzeko” dei egin die Urkulluk oposizioko alderdiei.

Basque Pharmalabs 4.0 botiken garapenerako laborategi berriak inauguratu dituzte gaur Arabako Teknologia Parkean. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak lehendakaria lagundu du ekitaldian.

Aurrekontuak berrikuntza eta gizarte politiketan baliabide ekonomikoak areagotzeko “aukera paregabe” bat direla azpimarratu du EAEko buruzagiak. “Alferrik galdu beharko ez genukeen abagunea da. Laguntzeko prest gaude”, erantsi du.

Ezagutza eta ikerketa erakargune berriak sortzeko “beharra” nabarmendu du lehendakariak. “Baturik” lan egitea eskatu du Urkulluk, “agertoki globalean, enpresa-ekosistema zientifiko eta teknologiko bakarra garelako”.

Zentzu horretan, osasuna “mendeko ikerketa eta ekonomia garapenaren motorretako bat da”, gogorarazi duenez. Basque Pharmalabs 4.0 proiektua “euskal zientzia eta teknologia ekosistema lehiakorra eraikitzeko beste aktibo bat da”, goraipatu du. “Botiken garapenerako erakarguneak Araba eta Euskadiren dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko bidea markatzen du”, gaineratu du.

I+G inbertsioan Europaren batezbetekora heltzea Eusko Jaurlaritzaren “hurrengo erronka” dela gogorarazi du lehendakariak. “Ikerketa eta garapeneko inbertsioekin konpromisoa hartuta jarraituko dugu”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024