Ekonomia -

2019KO AURREKONTUAK

EH Bildu, Aurrekontuei buruz: 'Pilota Eusko Jaurlaritzaren teilatuan dago'

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi duenez, koalizioa Urkulluren Gobernuaren kontraproposamenaren zain dago.

Maddalen Iriarte. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Maddalen Iriarte
Maddalen Iriarte. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur gaurkoz, Eusko Jaurlaritzak 2019ko Aurrekontuak onartzeko babesik lortu gabe jarraitzen du. Maddalen Iriarte EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak astelehen honetan azaldu duenez, Urkulluren Gobernuak kontraproposamena egin zain dago koalizio abertzalea. "Pilota Eusko Jaurlaritzaren teilatuan dago", nabarmendu du.

Indarkeria matxistari buruzko ekimen bat aurkezteko egindako prentsa agerraldian, kazetarien galderei erantzunez egin ditu adierazpenok Iriartek.

"Ez dago albisterik" erantzun du Maddalen Iriartek, urriaren 29an EAJko eta EH Bilduko ordezkariek Aurrekontuen inguruan izandako bileraren ostean Ekonomia eta Ogasun Saila beraiekin harremanetan jarri ote den galdetuta.

"Gobernuak kontraproposamena egin zain gaude. Gero ikusiko dugu negoziazio bat hasi ala ez, baina pilota Gobernuaren teilatuan dago", azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritza sustengatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) ez dute Eusko Legebiltzarrean gehiengo nahikorik Aurrekontuak aurrera ateratzeko. EH Bilduk bi abstentzio proposatu ditu, eta trukean aurrekontu proposamena 420 milioi euroan handitzea eskatu du: 350 milioi euro "pentsiorik baxuenak dituztenen bizi-baldintzak hobetzera" zuzenduta, eta beste 70 milioi euro, "kalitatezko" enplegua sortzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Alderdi politikoak albisteak Ekonomia berriak EH Bildu Araba Euskal sozialistak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Maddalen Iriarte Aurrekontu Publikoak 2024