Ekonomia -

Goi-bilera Parisen

G20ak finantza-desorekak neurtzea adostu du

Krisia gainditzea oztopatzen dutenak begiratuko ditu gehienbat; zor publikoa eta defizit fiskala, aurrezki tasa eta zor pribatua eta kanpoko desorekak, besteak beste

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20ko Finantza ministroek finantza-desorekak neurtzeko adierazleak ezartzea adostu dute; izan ere, desoreka horik krisi ekonomikoa gainditzea oztopatu egiten dute eta neurketek zuzenketak aplikatzea erraztuko dute.

Parisen egindako goi-bileran, 20ko taldeko ordezkariek bost esparru bereiztu dituzte, horiek oinarri hartuta, apirileko bileran herrialde bakoitzean zein neurri ezarri erabakiko dute.

Goi-bilera akordiorik gabe amaituko zela susmoa bazegoen ere, batez ere Txina eta suspertzeko bidean dauden bestelako herrialdeen errezeloengatik, azkenean puntu batzuk adostea lortu dute. Hala ere, lortutako akordio horrek "herrialde eta lurralde bakoitzaren egoera" kontuan izango du.

Krisia gainditzea oztopatzen duten adierazleak izango dituzte kontuan gehienbat; zor publikoa eta defizit fiskala, aurrezki tasa eta zor pribatua eta kanpoko desorekak, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea