Ekonomia -

Arabako ogasuna

Arabak amatasun prestazioen PFEZa bueltatuko die 1.400 emakumeri

Lehen fase honen ostean, beste 24.000 zergadunek otsailean eta maiatzean jasoko dute dagokien itzulera.

Artxiboko irudia
Artxiboko irudia
Artxiboko irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Ogasunak amatasun prestazioei Pertsona Fisikoen Errentarien gaineko Zergan (PFEZ) egindako atxikipena itzultzea agindu du gaur. Lehenengo fase honetan, 1.400 emakumek 2,3 milioi jasoko dute, guztira. Gainerakoa otsailean eta maiatzean bueltatuko zaio 24.000 zergadun ingururi.

Jose Luiz Cimiano Arabako Ogasun diputatuak jakitera eman duenez, 2013. urteko prestazioak itzultzen hasiko dira gaur eta 1.600 euro jasoko ditu, bataz beste, zergadun bakoitzak. Datozen hilabeteetan egingo dira, beraz, 2013tik aurrerako itzulerak (16 milioi euro inguru).

Emakumeek ez ezik, gizonezkoek ere aitatasun prestazioengatik ordaindutakoa jasoko dute otsailetik aurrera. Neurri hauekin, Arabak Ogasun bizkaitarraren pausoak jarraituko ditu. Izan ere, Bizkaiak abenduaren 25ean jakitera eman zuen 32,8 milioi euro bueltatuko zituela 22.833 emakumeri, 2014 eta 2017 bitartean ordaindutakogatik.

2017an, Madrilgo Auzitegi Gorenean, amatasun bajari atxikitako zerga itzultzea erreklamatu zuen emakume bati arrazoia eman zion epaileak. Aurtengo azaroan, Auzitegi Gorenak sententzia hura berretsi eta Zerga Agentziari amatasun bajen PFEZaren atxikipena bueltatzeko agindu dio.

Sententziaren aurrean, amatasun zein aitatasun baja eskatutakoei dagokiena ordaintzea erabaki zuten EAEko ogasunek.

Arabako Ogasunak ofizioz jardun eta ordaintzea erabaki duen arren, azarotik (gizonen kasuan, abendutik) itzulera eskariak jaso dituzte, kontu zenbakiak eta notifikazio helbideak konfirmatze aldera. Jaso behar dutenen 24.000 zergadunetatik 8.400 emakumek eta 2.000 gizonek jada eskaera egin dute.

Gaurtik aurrera jasotzen diren 2013ko eskariak otsaileko eta maiatzeko ordainketetan erantsiko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Umeak albisteak Aitak albisteak