Ekonomia -

Aho batez

Enplegu plan berri bat eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Enplegua sortzeko helburuarekin, erakundeen arteko elkarlana eskatu dio, aho batez, Legebiltzarrak Jaurlaritzari. Ekaina bukatu aurretik, enplegu plana Legebiltzarrean aurkezteko eskatu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aho batez, Eusko Legebiltzarreko taldeek Jaurlaritzari enplegu-plan berri bat sortzeko eskatu diote gaurko saioan. Euskal erakundeen arteko egitasmoa eskatu diote alderdiek Gobernuari, eta uda baino lehen aurkezteko exijitu diote. Gazteei, iraupen luzeko langabeei eta emakumeei zuzendutako plana proposatu dute taldeek.

Izan ere, enplegua sortzeko helburuarekin, erakundeen arteko elkarlana eskatu dio, aho batez, Legebiltzarrak Patxi Lopezen Jaurlaritzari. Ekaina bukatu aurretik, enplegu plana Legebiltzarrean aurkezteko eskatu diote.

Legebiltzarrean egin duten osoko bilkuran, EAJk egindako proposamenari hemendakina aurkeztu diote EAJk, PSEk eta PPk. Aralarrek, EAk, EBk eta UPyDk testuaren alde egin dute bozka.

Atzo, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziaren inguruko datuak jakinarazi zituen Espainiako Gobernuak. EAEn aurreko hilean baino 2.338 pertsona daude lanik gabe, urtarrilean baino % 1,63 gehiago. Orotara 145.456 langabe daude Euskadin.

Erakundeen arteko enplegu-plana eskatzeaz gain, Jaurlaritzari, urtean behin, egitasmoaren nondik norakoak Legebiltzarreko Lan Batzordean azaltzeko ere exijitu diote alderdiek. Eudelek eta hiru Foru Aldundiek ere enplegu plan horretan parte hartzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea