Ekonomia -

Ostalaritza Federakundea

Ostalariek euren arazoei konponbidea emateko eskatu diete alderdiei

Tabakoaren aurkako legeak eragindakoei ez ezik, bestelako arazoei ere irtenbidea ematea eskatu eta hauteskundeetarako programetan jasotzeko eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ostalariek sektoreak, tabakoaren legeak sortutakoez harago, dauzkan arazoei irtenbidea emateko eskatu diete alderdi politikoei, eta datozen foru eta herri hauteskundeetarako programetan jasotzeko dei egin dute.

Neurri hori, aurreko igandean Bilbon egindako ekitaldian (15.996 euskal enpresaburuetatik 833 bildu zituen) adostutakoa jakinarazi du Angel Gago Euskadiko Ostalaritza Federakundearen idazkari nagusiak.

Gagoren arabera, dagoeneko ostalariek eskutitz bana bidali diete PSOE, PP, EAJ, CiU, Ezker Batua, UpyD eta Nafarroa Bai alderdiei. Horietan, autonomoek pairatzen duten diskriminazioa azaldu diete, gehien bat Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenaren inguruan.

Aipatu Federakundearen presidentearen esanetan, ostalariek aldarrikatzen dutena da "nolako kotizazioa Gizarte Segurantzan, halako prestazioa; gainerakoak bezala, langabezian edo bajan egonda".

"Orain -azaldu duenez- ostalari batek 1.000 euro kotizatzen badu, diru kopuru berdina kotizatzen duen soldatapeko bat baino gutxiago jasoko luke saltokia ixtekotan, aurretiazko erretiroa hartzekotan edo lan-istripua izatekotan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea