Ekonomia -

Oinarrien berri, astelehenean

Gipuzkoako Aldundiak 64 lanpostuko eskaintza publikoa egingo du aurten

Oinarriak argitaratu eta hurrengo egunean izena emateko epea zabalduko da. Horretarako, hautagaiek 20 egun balioduneko epea izango dute. Azterketak ekainean izango dira.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten 64 postuko Lan Eskaintza Publikoa deituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Administrazio Orokorreko teknikariak, gizarte-langileak eta pertsonal medikoa izango dira. Deialdiaren oinarriak astelehenean argitaratuko dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Imanol Lasa foru bozeramaileak prentsaurrekoa eman du Donostian. Gobernu Kontseiluak deialdia onartu duela jakinarazi du. Hautaketa prozesua oposizio bidez egingo da. Guztira, 35 teknikari, 25 gizarte-langile eta lau mediku lanpostu eskainiko ditu Aldundiak.

Informazio eta baldintza guztien berri emateko oinarriak datorren astelehenean argitaratuko dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Oinarri horiek argitaratu eta hurrengo egunean izena emateko epea zabalduko da. Horretarako, hautagaiek 20 egun balioduneko epea izango dute. Azterketak ekainean izango dira.

Pertsona hautagaiek 'Enplegu Publikoa' alorreko orri elektronikoa bete beharko dute foru egoitza elektronikoan, parte-hartze eskakizuna eta agiriak aurkezteko, baita merituak egiaztatzeko eta lanpostuak aukeratzeko ere.

Hautaketa prozesu guztiek “derrigorrezko” hiru proba “kanporatzaile” izango dituztela zehaztu du Lasak. Alde batetik, ezagutza teorikoen proba bat, bestetik, teoriko-praktikoa, eta azkena, “nobedadea”, gaitasunen ebaluazioa, “talde-lana, komunikazioa, aldaketei moldatzea eta profesionaltasuna frogatzeko helburuarekin”.

Ostiral honetan, Ficoban

Bestalde, zerga iruzurrari aurre egiteko teknikarien lan eskaintza publikoaren azterketak ostiral honetan, Ficoban, egingo dituztela jakinarazi du bozeramaileak. Kasu honetan, 35 lanpostu dira, aurreko urteetan onartuak.

Azaldu duenez, 638 hautagai aurkeztuko dira. Legealdiko bigarren hautaprobak izango dira; izan ere, 2017an 25 suhiltzaile aukeratu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Medikuak Ficoba Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak