Ekonomia -

telekomunikazioak

Vodafonek 1.200 langile kaleratuko ditu Espainian

Langileen % 25ari eragingo die konpainiak aurkeztutako lan-erregulazio txostenak. Telekomunikazioen enpresaren hitzetan, diru-sarrerek behera egin dute, enpresa berrien eskaintza merkeak direla eta.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Vodafone España enpresak 1.2000 langile kaleratuko ditu, lan-erregulazio txostena aurkeztuko duela iragarri baitie langileen ordezkariei. Konpainia britainiarrak ostegun honetan agiri bitartez jakitera eman duenez, urtarrilaren amaieran hasiko dituzte langileen ordezkariekin bilerak kontsultak egiteko.
Negozioan azken boladan izandako emaitza ekonomiko txarrei aurre egiteko neurria dela azaldu konpainiak, diru-sarrerek behera egin dutelako; batez ere, enpresa berriek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzu merkeen ondorioz.
Konpainiak azaroan eman zuen jakitera enpresan berregituraketa egiteko asmoa zuela; hala ere,  gaur arte ez du zehaztu zein motatako neurriak hartuko zituen.

Vodafonek 5.300 langile ditu Espainian, eta lan-erregulazio txostenak langile guztien % 25ari eragingo die.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak