Ekonomia -

Urtarrilak 11

Gaur aurkeztuko ditu Sanchezek talde guztiekin negoziatuko dituen Aurrekontuak

Sanchezen arabera, Espainiak aurrera egitea izango da Aurrekontuen helburua, alegia, gizarte politikan, ekonomiaren hazkundean, lanpostu berrien sorreran eta lan duintasunean aurrerapausoak ematea.

Ministroen Kontseilua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ministroen Kontseilua, Sanchez buru dela
Ministroen Kontseilua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, ostirala, Ministroen Kontseiluan onartuko dituzte 2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorretarako lege proiektua. Ondoren, egitasmo horren tramitazioa hasiko dute, horretarako behar duten babesa bermatuta ez badute ere.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak aste honetan adierazi duenez, "Espainiako Gobernuaren planteamendua Aurrekontuak aurkeztea da, eta horixe egingo dugu urtarrilaren 11ko Ministroen Kontseiluan, hots, hurrengo ostiralean. Espainiak aurrera egitea izango da Aurrekontuen helburua, alegia, gizarte politikan, ekonomiaren hazkundean, lanpostu berrien sorreran eta lan duintasunean aurrerapausoak ematea. Hortaz, zentzu komunez betetako Aurrekontuak izango dira, eta gure herrialde honetan beharrezkoak diren gizarte balioak izango dituzte oinarri", esan du.

Negoziazioei dagokienez, Sanchezek nabarmendu du indar politiko guztiekin hitz egingo dutela: "Alderdi independentistekin ez ezik, horien babesa soilik ez bilatzeko eskatu diguten taldeekin ere negoziatuko dugu. Ciudadanosekin eta PPrekin ere batuko gara", azpimarratu du.

Ildo horretan, argi utzi du lanpostu berriak sortzeak, ekonomikoki hazten jarraitzeak eta lan baldintzak duintzeak daukan garrantzia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak