Ekonomia -

Bilera Sestaon

La Navaleko 173 langile kaleratzeko erregulazioko plana akordiorik gabe sinatu dute

Lan-erregulazioko espedientearen aurka protesta egiteko elkarretaratzea egin dute beharginek ontziolaren ateetan.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsultaldiko azken bileran ez da akordiorik izan, eta La Navaleko 173 behargin kaleratzeko lan-erregulazioko espedientea sinatu dute, Juanjo Llorden (CAT sindikatua) enpresa-batzordeko idazkariak baieztatu duenez.

Batzarra Sestaon egin dute. Lan-erregulazioko planaren aurka protesta egiteko elkarretaratzea egin dute beharginek ontziolaren ateetan, 07:00etatik.

Espedientea akordiorik gabe sinatu dutela zehaztu du enpresa-batzordeko idazkariak; izan ere, langileek agiria ez babestea erabaki zuten batzarrean.

173 langileri eragingo dien plana sinatu ondotik, konkurtso-administrazioak lan-agintaritzari jakinaraziko dio, eta honek epaileari igorriko dio. Epaileak onartu ala ez erabaki beharko du ondoren.

Epaileak sinatuko duela uste dute langileek, Llordenek erantsi duenez. Une horretatik aurrera kaleratzeak gauzatuko lirateke, 15 edo 20 eguneko epean, aurreratu du enpresa-batzordeko idazkariak.

Soldatak sor dizkietela gogorarazi du Llordenek: abenduko lansariaren zati bat eta aparteko ordainsaria, baita urtarrileko soldata ere. Horregatik, kontratuak deuseztatu ondoren, Soldatak Bermatzeko Funtsera joko dute beharginek.

Elkarretaratzea Sabin Etxean

Enpresa-batzordeko idazkariak jakitera eman duenez, ostegun honetan elkarretaratzea egingo dute Sabin Etxearen aurrean, 11:00etatik 12:00etara. Bestalde, astelehenero langileen batzarrak egingo dituzte, astean egin beharreko mobilizazioak erabakitzeko.

Azkenik, ontziolan dagoen dragaren kontratua "beharginek" lortu zutela gogorarazi dio Llordenek Arantxa Tapia Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburuari, eta "inbertitzaileren batek beste langile batzuekin draga bukatzea ez dute onartuko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Sestao Bizkaia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak La Naval Lan gatazkak gaur