Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat zauritu da Aian, zuhaitz bat hanka gainean erorita

Suhiltzaileak 4 x 4 ibilgailu batean bertaratu dira, zauritua immobilizatzeko eta esku-ohean anbulantziara eramateko. Ondoren Donostia Ospitalera eraman dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

56 urteko behargin batek hanka hautsi du Aiako (Gipuzkoa) Laurgain auzoan, zuhaitz bat gainean erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Langilea basoa botatzen ari zen.

Lan-istripua 11:30 aldera gertatu da. Suhiltzaileak 4 x 4 ibilgailu batean bertaratu dira, zauritua immobilizatzeko eta esku-ohean anbulantziara eramateko. Ondoren Donostia Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak