Ekonomia -

LANA

17.000 emakume gehiago ari ziren lanean 2018an EAEn

Emakumeen artean langabezia tasa altuagoa da gizonen artean baino: % 9,98 versus % 9,22. Guztira, 446.880 emakume ari dira lanean (% 48).

Emakume bat bulegoan lanean. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Emakume bat bulegoan lanean
Emakume bat bulegoan lanean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen artean enplegua hazi egin zen 2018an (17.000 lanpostu gehiago), aurreko urteko datuekin alderatuta, iazko azken hiruhilekoko Euskadi Lan Txostenaren arabera.

2018an emakumeen enpleguak gorakada "aipagarria" izan bada ere, emakumeen artean langabezia tasa altuagoa da gizonen artean baino: % 9,98 versus % 9,22. Guztira, 446.880 emakume ari dira lanean (% 48). 

Enpleguaren gorakada 25 urteko emakumeen artean eta zerbitzuen sektorean izan da, batez ere. Guztira, zerbitzuen sektoreak 21.000 lanpostu berri sortu zituen iaz.

Aitzitik, Euskadi Lan Txostenaren arabera, gizonen artean enpleguak behera egin zuen (2.000 lanpostu gutxiago) iaz, bereziki, industria sektorearen egoeraren ondorioz. Sara de la Rica UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko katedradunak gidaturiko lantaldeak egin ohi du txostena hiru hilabetetik behin. 

Euskal industriak 15.000 lanpostu galdu zituen iaz; zerbitzuen sektoreak eta eraikuntzak, ostera, irabazi. Hurrenez hurren, 21.000 eta 10.000 enplegu sortu zituzten. Bateko eta besteko, enplegua sorrera izan zen.

Bestalde, langabeziak behera egin zuen iaz (9.000 pertsona gutxiago). Hala eta guztiz ere, 2017ko datuekin alderatuta, jaitsiera txikiagoa izan zen. Orduan 18.000 lagunek aurkitu zuten lana.

Orain, lanik gabe daudenen kopurua geroz eta txikiagoa denez, oraindik ere langabezian dauden horiek ira, oro har, zailtasun handienak dituztenak.

Behin-behinekotasunari dagokionez, bere horretan mantendu zen iaz, baina De la Ricaren esanetan, oraindik ere altua izaten jarraitzen du: % 26.

"Iraupen luzeko langabeziak beherako joera txiki bat izaten jarraitzen badu ere, kronikotasuna oso nabarmena EAEn", De la Rica katedradunaren esanetan. "Izatez, EAE da langabeen artean kronikotasun handiena duen erkidegoa. Lan bila ari diren horietatik 10etik ia 6k urtebete baino gehiago daramate", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Euskal Herrian Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba EAE albisteak Lana berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa