Ekonomia -
BBK-k eskaintzari eutsi dio
BBK-k bat-egite hotza proposatu dio Caja Vitali
Kutxari ere ateak zabaldu dizkio. BBK, Caja Sur eskuratu zuenetik, Espainiako bigarren finantza erakunde bihurtu da.
Erredakzioa
BBK-k bere eskaintzari eutsi dio: orain Vitalekin bat-egite hotza egin nahi du, eta Kutxari ere ateak zabaldu dizkio.
Aurrerago, bat-egite osoa egiteko lehen urratsa izango litzateke BBKren ustez.
Cajasur erosi zuenetik ohiko lehen batzar nagusia egin du BBK-k.
Bertan, Mario Fernandez presidenteak urteko emaitzak jakinarazi ditu.
Emaitza positiboak izan dira, Cajasur barne sartuta, BBK-k aise gainditu baitu Espainiako Bankuak ezarritako oinarrizko kapitala, % 12,3koa du.
Mario Fernandezen hitzetan, orain inoiz baino gehiago kutxek tamaina handitu behar dute. Horregatik Vitalekin fusio hotza egiteko eskaintza berretsi du eta Kutxari ere bertan sartzeko ateak zabaldu dizkio. Gero bete-betean bat-egiteko formularik egokiena omen da.
BBK –k 257 milioiko etekinak lortu zituen iaz eta diru horren herena berriro ere gizarte ekintzara zuzenduko du.