Ekonomia -
Urtebeteko tasa
Etxebizitzen salerosketa % 11,6 igo da Euskadin urtarrilean
Espainian % 19,6 etxebizitza gehiago saldu dira eta 2010eko azken lau hilabeteko beherakada eten da.
Erredakzioa
Etxebizitzen salerosketa % 11,6 igo zen Euskadin urtarrilean, aurreko urteko hilabeteko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez.
Guztira 1.583 etxebizitza saldu ziren 2011ko lehenengo hilabetean: 773, Bizkaian; 493, Gipuzkoan; eta 317, Araban.
Hain zuzen, % 86,4 etxebizitza aske saldu ziren eta % 13,6 babes ofizialeko. Halaber, % 61,4 bigarren eskukoak ziren eta % 8,6 etxebizitza berriak.
Espainiako datuak
Espainiako datuei dagokionez, etxebizitzen salerosketak % 19,6 gora egin zuen urtarrilean. Guztira 45.013 salerosketa egin ziren; % 51,5 bigarren eskuko etxebizitzak ziren eta % 48,5 berriak, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez.
Urtarrileko datuei esker, 2010eko azken lau hilabeteko beherakada eten eta urtebeteko tasa igo da.
Hain zuzen, 45.013 salerosketa egin ziren: 39,788 (% 88,4) etxebizitza askeak ziren eta 5.225 (% 11,6) babes ofizialeko etxeak. 2010eko urtarrileko datuekin alderatuta, askeen salmentak % 18,8 igo zen urtarrilean, eta babesekoena % 25,6.