Ekonomia -
BIZKAIA
Bilboko Portuko trafikoa % 4 igo zen 2018an
Guztira, 35,6 milioi tona mugitu dira portuan. 2019ari begira % 2ko igoera aurreikusten da, 36-36,5 milioi tonara arte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Portuak iragan urtearen balantzea egin du. Orotara, 35,6 milioi tona mugitu ziren portuan, 2017an baino 1,4 milioi gehiago. 2019ari begira, hazkundearen jarraitzea aurreikusten du Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidenteak. Zehazki, % 2ko igoera izatea espero du, 36-36,5 milioi tonara arte.
Ontziratu gabeko likidoen garraioan izan da igoerarik handiena: 707.000 tona gehiago. Halaber, urte osoan izandako igoeraren erdia suposatzen du. Kontainerren trafikoak ere gora egin du, 2017an baino 343.000 tona gehiago eta 6,8 milioi tona guztira.
Erresuma Batua da oraindik ere Bilboko Portuaren merkatu nagusia, bai trafikoan (trafiko guztiaren % 10) eta baita karga lehorrean (% 19).
Bidaiarien trafikoari dagokionez, Bilboko Portuak 200.631 pertsona mugitu zituen. 132 ferryk eta 59 gurutzaontzik geldialdia egin zuten eta hurrenez hurren, 114.173 eta 86.458 bidaiari eraman zituzten Bilboko Portura.