Ekonomia -
1,324 euro, litro bakoitzeko
Gasolinaren prezioa % 0,23 igo da eta marka hautsi du
Erregaiaren litroaren prezioak gora egin du berriro aste honetan: 1,324 euro, litro bakoitzeko. Urtean, gasolinaren eta gasoleoaren prezioa, batez beste, % 7,09 igo da.
Erredakzioa
Gasolina % 0,23 garestitu da aste honetan. Azken igoera honek prezio maximoaren marka hautsi du berriro. Egun, erregaiaren litro bakoitzeko 1,324 euro ordaindu behar izango dugu. Europar Batasuneko Petrolio Boletinaren datuen arabera, gasolinaren prezioak gora egin duen seigarren aldia da dagoeneko.
Gasolioa, bestalde, litro bakoitzeko 1,292 eurotan saldu ohi da, 2008. urteko prezio berean, hain zuzen ere. Gasolioak ere urteko marka erregistratu du. Aurten, gasolinaren eta gasoleoaren prezioak, batez beste, % 7,09 gora egin du.