Ekonomia -

Aena

LABek dio pribatizazioak kolokan jar dezakeela euskal aireporturen bat

Sindikatuak ohartarazi du Loiuko, Gasteizko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetako 500 langileen lan-baldintzak eta lanpostuak "arriskuan" egongo direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak uste du Aenaren pribatizazioak "arriskuan" jar dezakeela "Hego Euskal Herriko aireportuetakoren baten etorkizuna".

Alberto Kurto LABen Garraio arduradunak prentsaurreko batean azaldu duenez, aireportuak kudeatzeko enpresaren zati bat probatizatzeak "arriskuan" jarriko ditu Loiuko, Gasteizko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetako 500 langileen lan-baldintzak eta lanpostuak.

LABek UGT, CCOO eta USO sindikatuei, Aenarekin eta Sustapen Ministerioarekin grebak saihesteko akordioa sinatu zutenei, "ezkutuan" ez aritzeko eskatu die.

Asanbleak asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte Loiun eta Hondarribian (Gasteizen oraindik ez dute deitu) eta Nafarroan gaur izango da akordioa bozkatzeko asanblea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea