Ekonomia -

EPAIA

Kontu korronte baten mantentze klausula gehiegizkoa dela ebatzi du epaitegi batek

Tolosako epaitegi batek gehiegizko jo ditu kontu korronte bat izateagatik banku batek bezero bati ezarritako klausulak. Halaber, bezeroari kobratutakoa itzultzera kondenatu du Nafarroako Rural Kutxa.

Diru trukea banku bulego batean. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Diru trukea banku bulego batean
Diru trukea banku bulego batean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontu korronte bat izateagatik bezeroari ezarritako klausulak gehiegizkoak direla ebatzi du Tolosako epaitegiak eta kontzeptu horiengatik bezeroari kobratutako gehiegizko dirua itzultzera kondenatu du Nafarroako Rural Kutxa.

Bikote kaltetua ordezkatu duten Maite Ortiz eta Jose Maria Erauskin abokatuek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, Tolosako Lehen Instantziako eta Instrukzioko Epaitegiak emandako ebazpena "garrantzitsua" da finantza klausulen gehiegikerien auzian "fronte berri" bat zabaltzen duelako.

Abokatuen esanetan, epai horretan aipatzen diren klausulak "guztiok kontu korronteen kontratuetan ditugunak dira".

Zehazki, kontu korronte bat izateagatik ezartzen diren hainbat komisio aipatzen dira: mantentze komisioa, administrazio komisioa, zorpekoaren komisioa, epe-muga gainditutako zordunen erreklamazioa.

Epaia ez da irmoa eta aldeek helegitea aurkezteko aukera izango dute 20 eguneko epean Gipuzkoako Auzitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tolosa Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Letraduen albisteak