Ekonomia -

Fusio hotza

Lehendakariak kutxen presidenteekin aztertuko du gaur akordioa

Mario Fernandeze (BBK), Xabier Iturbe (Kutxa) eta Carlos Zapatero Patxi Lopezekin eta Carlos Aguirrekin batzartuko dira eguerdian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria eta Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburua BBK-ko, Kutxako eta Vital Kutxako presidenteekin batzartuko dira gaur, hiru finantza erakundeen artean fusio hotza egiteko erabakia aztertzea helburu.

Hain zuzen ere, banku baten bitartez integrazio prozesua abiatzea adostu dute aurrezki kutxek.

Gaurko bilera 12:30ean hasiko da, eta bertan, Mario Fernandezek (BBK), Xabier Iturbek (Kutxa) eta Carlos Zapaterok (Vital) azalpenak emango dizkiete Lopezi eta Aguirreri.

Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi du operazioa, baina orain kutxen asanbleek onartu behar dute, eta Kutxan, adibidez, ez dago gehiengorik.

Alderdi nagusiek ere txalotu egin dute akordioa, baina sindikatuak kezkatuta agertu dira, bat-egitearen ondorioz erakundeek kutsu soziala galduko duten beldur baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea