Ekonomia -
Lan gatazka
Rodolfo Ares: 'Protestek ezin dute bide segurtasunean eraginik izan'
Herrizaingo sailburuak Ertzaintzaren agenteei "arduraz" jokatzeko dei egin die. Sindikatuek, berriz, Ares "gezurretan" ari dela salatu dute "aurretiaz erretiratu nahi dutela" dioenean.
Erredakzioa
Ertzaintzaren agenteek trafikoan egiten diren arau hausteak salatzera behartuta daudela azpimrratu du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta "protesta neurri batek" ezin duela "trafikoaren segurtasuna murriztu" ohartarazi die.
Ertzaintzaren Erne, Esen, Sipe eta Euspel sindikatuek gaur hasi duten protesta dela eta egin ditu adierazpenok Aresek. Ertzainek, gaurtik trafiko isun gutxiago ipintzea erabaki dute lan baldintza hobeak eskatzeko protesta gisa.
Aresek Herrizaingo Sailak negoziazio mahaian proposatutako neurriak azaldu ditu Legebiltzarrean. Isun gutxiago jartzeko protesten harira agenteei "arduraz" jokatzeko deia egin die eta euren beharrak betetzeko eskatu die.
Horrez gain, sindikatuei negoziazio mahaian jarraitzeko esan die, baina akordioetara heltzeko borondatearekin.
Bestalde, sindikatuek salatu dutenez "Ares gezurretan ari da aurretiaz erretiratu nahi dugula dioenean".
Sindikatuen salaketa
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak agenteek "erretiroa behar baino arinago" nahi dutela dioenean "gezurretan" ari dela salatu dute Ertzaintzaren sindikatuetako ordezkariek (Erne, Esan, Euspel eta Sipe)
&' || 'nbsp;"Europako Polizia gazteena izatetik zaharrena izatera pasa direla" adierazi dute Bilbon emandako prentsaurrean. Sindikatuen arabera hamar urte barru 55 urtetik gorako 2.500 ertzain egongo dira lanean eta "guzti horientzako bigarren jarduerarik" ez dela izango gaineratu dute nahiz eta 1992ko legeak eskubide hori jaso.