Ekonomia -

Maiatzaren 1a

LABek 'kapitala haustera' deituko du Maiatzaren Lehenean

"Euskal Herriak erabaki. Kapitala hautsi, bizitzari eutsi", lelopean Maiatzaren 1a ospatuko du sindikatu abertzaleak.

Maiatzaren Lehena aurkeztu du LABek. Argazkia: LAB
Maiatzaren Lehena aurkeztu du LABek.
Maiatzaren Lehena aurkeztu du LABek. Argazkia: LAB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidea defendatu eta “kapitala haustera” deituko du LAB sindikatuak Maiatzaren Lehenean. Era berean, “borrokarako eta eskaintzarako gaitasuna” duen sindikalismoa aldarrikatuko du.

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak eta Maider Jauregi Komunikazio idazkariak agerraldia egin dute astearte honetan, Bilbon. Gazte, pentsiodun, langile, migratzaile eta feministen ordezkariek lagundu dituzte Maiatzaren 1eko mobilizazioak aurkezteko, “eraldaketa sozialerako bidean sektore erabakigarriak” direlako.

"Euskal Herriak erabaki. Kapitala hautsi, bizitzari eutsi" lelopean, Langilearen Eguna ospatuko du sindikatuak. “Kapitalismoaren benetako aurpegia agerian utzi nahi dugu. Langileek askatasunean bizitza proiektu bat garatzeko aukerarik ez dugu, horregatik kapitalarekin hautsi nahi dugu, bizitza erdialdean kokatuz. Aldaketa sozial eta politikoa lortzeko helburuarekin, herri gisa, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu”, azaldu du Maider Jauregik.

Zentzu horretan, “kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazkan, bizitzaren aldeko apustua egiten dugu eta, horregatik, Euskal Herriak erabaki behar du”, berretsi du.

Deialdi bikoitza egin du LABek Maiatzaren Lehenerako. Alde batetik, Baionan (Lapurdi) beste sindikatuekin eta eragileekin batera manifestazioa egingo du, eta bestetik, Iruñean egitaraua prestatu du egun osorako.

Mobilizazio nagusia 12:00etan abiatuko da Gazteluko plazatik. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak hitza hartuko du bertan.

M1 esparrua aurtengo berritasun nagusia izango dela azaldu du LABek: Burgoen plazan eta Aihotz pilotalekuan ikuskizunak eta musika izango dira, baita jateko toki bat ere.

Sindikatu abertzaleko idazkari nagusiaren hitzetan, “faxismoaren gorakadak eta mundu mailan, Europan eta Estatuan kapitalismoaren aro berri batek” Maiatzaren 1a markatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Iparraldea LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Baiona Langileen nazioarteko eguna Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak