Ekonomia -

Lan istripua

Langile bat hil da Zigoitiko merkataritza gune batean

SOS Deiakek esan duen arabera, lan istripua Gorbeia Merkataritza Gunean izan da, Etxabarri Dibiña kontzejuan, Zigoitian (Araba).

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da Gorbeia Merkataritza Gunean, Zigoitian, asteazken arratsaldean izandako lan istripu batean.

61 urteko gizona, Zigoitiko bizilaguna, araztegi batera erorita zendu da, Etxabarri Dibiñako merkataritza zentroko hustuketa gunean.

Dei baten bidez ohartarazi dituzte larrialdietarako zerbitzuak, 19:10ean. Zerbitzu medikoek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Osalaneko kideak istripua izandako lekura joan dira, gertatutakoa argitzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak SOS Larrialdiak