Ekonomia -
Erregulazio plan berria, Babcockera itzulitako aurrejubilatuentzat
Sententzia baten ondorioz Babcockera lanera itzultzera behartu zituzten 258 langile aurre-erretiraturi aplikatuko zaie enplegu erregulazioa. Bihar irekiko dute galderak egiteko epea.
Erredakzioa
Babcock Power-eko enpresa batzordeak gaur jaso du Bilboko epaitegietan 2004an enpresatik aurre-erretiroa hartuta atera ziren 258 langileen enplegu erregulazio txosten berria. Langile horiek iragan ostiralean beren lanpostuetara itzuli behar izan zuten Auzitegi Gorenak 2004ko erregulazioa bertan behera utzi ostean.
Bihartik aurrera lan erregulazio berriaren gaineko galderak egiteko epea zabaltzen da Babcockera itzultzera behartu zituzten 258 langileentzat.
Honen harira, enpresa batzordeko presidenteak gaineratu du Jaurlaritzak ordezkari sindikalei 2004ko lan erregulazioa baliogabea dela esan diela, baina kaltetuek ez dutela jasotako laguntzarik itzuli beharko; eskuratutako eskubideak mantendu egiten direla.
Trapagako enpresa likidazio prozesuan dago, eta batzordea aurrez 400 lanpostu kentzeko aurkeztutako plana ebatzi zain dago. Sindikatuetako ordezkariek hilaren 15 edo 20rako espero dute epai hori.