Ekonomia -

Baliteke erabakigarriak izatea

H1!ek neutraltasun fiskala eskatu du kutxen bat egitea onartzeko

Kutxako batzordean aldeko botoa emateko, bat egitearen prozesuak "gutxieneko baldintza" batzuk bete beharko dituela ohartarazi du Hamaikabatek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaikabatek gaur esan duenez, "hasiera batean", hiru euskal kutxek bat egitearen alde "arraun egingo" dute, baina, beren laguntza izateko, prozesu horrek "gutxieneko baldintza” batzuk bete beharko ditu; besteak beste, neutraltasun fiskala eta Gipuzkoako interesen babesa aipatu dituzte.

Pello Gonzalez Hamaikabatek ahaldun nagusi kargurako aurkeztuko duen hautagaia eta Martin Beramendi Hamaikabateko Gizpukoako presidentea Xabier Iturbe Kutxako presidentearekin eta Fernando Martinez-Jorcano idazkari nagusiarekin bildu dira Donostian, BBK, Kutxa eta Vital aurrezki kutxek bat egiteko aukera aztertzeko.

Gonzalezen hitzetan, entitate berriak Kutxaren pisua errespetatu eta lurraldearen interesen alde egin behar du.

Inbertsioen arloan, banku berriak "banaketa proportzionala" bermatu beharko du.

Bulegoei eta langileei dagokienez, Kutxaren azpiegitura bermatzea eskatu du.

Bileraren ostean, Kutxako batzordean "prozesua aurrera ateratzeko" Hamaikabat indar erabakigarria izango dela esan die Pello Gonzalezek kazetariei. Kutxako batzordea irailaren lehen astean bilduko da, seguru asko batzordea; horretan, 100 ordezkaritik 13 ditu H1!ek, eta baliteke erabakigarria izatea prozesua aurrera ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea