Ekonomia -
% 0,45 egin du gora
Gasolinaren prezioak marka berri bat hautsi du
Gasolina litroak marka berri bat ezarri du, izan ere, prezioak % 0,45 egin du gora azken astean eta 1,336 eurotan kokatu da, bederatzigarren igoera jarraian.
Erredakzioa
Gasolina litroak marka berri bat hautsi du, izan ere, prezioak % 0,45 egin du gora azken astean eta 1,336 eurotan kokatu da, bederatzigarren igoera jarraian. Bien bitartean, gasolioak % 0,39 egin du gora eta 1,292 eurotan kokatu da.
Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariko datuen arabera, gasolinaren batez besteko prezioak 1,3 euroen muga gainditu zuen otsailaren 28an, baina berriro gora egin eta duela zazpi egun ezarritako marka hautsi du, litroko 1,33 eurorena, alegia.
Bestalde, gasolioak urteko bigarren preziorik garestiena erregistratu du. Martxoaren 23ko astean 1,293 eurotan saldu zuten.
Aurten gasolina eta gasolioa 6,28 eta 8,85 euro garestitu dira, hurrenez hurren.