Ekonomia -

Ezohiko bilera

Portugal izango da azkena erreskate bat jasotzen, Salgadoren arabera

Salgado Ekonomia ministroen bilera batean parte hartzen ari da Budapesten. Bertan, Portugaleko krisia, bankuei egingo dizkieten probak eta EBZren azkeneko neurriak aztertuko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministro espainiarrak adierazi du Portugal erreskate bat jasoko duen azkeneko herrialdea izango dela eta, bide batez, ezeztatu egin du Espainiak bide horri jarriatuko dionik.

Halaber, Salgadok esan duenez, Espainiaren ekonomia askoz ere "handiagoa da" eta etorkizun "askoz hobea" du.

"Noski, egitura-erreforma handien artean gaude. nabarmendu du, horren ildotik Gure defizita murrizteko konpromisoa hartu dugu. Arrakasta izan dugu horren gainean. Eta etortzeko dagoena are hobeagoa da", Portugalekoarekin alderatuta, nabarmendu duenez.

Ecofin bilera

EBko Finantza eta Ekonomia ministroek ez ohiko bilera bat hasi dute gaur, ostirala, Gödöllön (Budapesteeko ipar-ekialdean), bertan, Portugaleko krisia, bankuei egingo dieten probak eta EBZren azkeneko neurriak (interes-tasen igoera) aztertuko dituzte

Hogeitazazpiek helarazi nahi duten mezua da prest daudela bankuen probek gabeziak daudela baieztatzen badute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea