Ekonomia -
Txinako inbertsio funtsa
Espainian 9.300 milioi euro inbertitzeko prest dago Txina
Zapatero Txinako erakunde finantzario handienekin bildu da bere bidaian, eta Txinako agintariek aurrezki kutxen sektorearengan beren interesa aurkeztu dute.
Erredakzioa
Espainian milaka milioi inbertitzeko prest daude Txinako inbertsoreak, eta Txina Investiment Corporation inbertsio subirano funtsa garrantzitsuenak finantza sektorean 9.300 milioi eurorainoko inbertsioa egiteko prest dagoela iragarri du.
Espainiako Gobernuko iturriek aurreratu dute informazio hori
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Txinan egin duen azken bileraren ostean jakinarazi du informazio hori Espainiako Gobernuak. Zapatero Txinako erakunde finantzario handienekin bildu da bere bidaian, eta Txinako agintariek aurrezki kutxen sektorearengan interesa aurkeztu dute.
Atzo Wen Jibao lehen ministro txinatarrak Espainiako zor publikoa erosteko eta aurrezki kutxen erreforman inbertitzeko konpromisoa azaldu ostean, Zapaterok inbertsio funtseko, Txinako banku zentraleko eta Bank of Chinako agintariekin gosaldu du.
Zapatero Singapurren da Espainiako ekonomia promozionatzen. Gobernuburuak esan du Espainiak etxeko lanak egin dituela eta horrek konfiantza sortzen duela. Zapaterok Gobernuak abian jarritako erreformen berri eman die.
Espainian inbertituko duen bigarren herrialdea da Txina, Qatarren ostean.