Ekonomia -

Gipuzkoa

Bidesarien sistema berriak euskal garraiolariak 'zigortzen' dituela salatu du Hiruk

Garraiolarien sindikatuaren ustez, N-I eta A-15 errepideetarako bidesari sistema berriak, Gipuzkoan, bi bideetatik "sarrienik igarotzen direnak" kaltetuko ditu.

Kamioiak Gipuzkoan. Irudia: EiTB.
Kamioiak Gipuzkoan.
Kamioiak Gipuzkoan. Irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru garraiolarien sindikatuak salatu duenez, N-Ieko eta A-15eko Gipuzkoako zatien kamioentzako bidesariak kobratzeko sistema berriak "euskal garraiolariak zigortuko ditu". Maiatzaren 14an jarriko dira martxan.

Arau berriak tarteak eta prezioak aldatzen ditu, bi bideetan, ibilgailu astunentzat. EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen bidesarien sistema erregulatzen zuen aurreko araua, kanpoko garraiolarientzat diskriminatzailea zelakoan. Orain, auzitegien interpretazio hori ekiditeko aldatu dute diseinu orokorra.

"AT sistemaren" bidez martxan jarri zituen kanonen aplikazioa eta kobrantza mantendu ditu Aldundiak. Ibilgailuak identifikatzeko arkuak erabiltzen zituen sistemak, ibilgailuak gelditu behar ez izateko.

Epaitegietan erantzun hobea emateko, beste araudi bat prestatzea erabaki zuen foru gobernuak, baina Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea jarri zuen.

Hiruren arabera, hasierako arauak "euskal garraiolariak zigortzen zituen, igarotzen diren maiztasunagatik", eta bigarrenak ere "N-Ietik gehien pasatzen direnen ekonomia behea jotzea eragingo du".

Sindikatuarentzat, "euskal garraiolari autonomoaren etorkizuna bermatzeko neurri integralak" behar dira, sare industrialaren, errealitate ekonomikoaren eta euskal gizartearen beharren zerbitzuan egongo den salgaien errepide garraio eredua diseinatzeko helburuarekin.

"Hori ez da lortzen gurpiletan makilak jarriz. Borondate politikoaren arazoa da", eta "berehala urratsak eman behar dira Euskal Herriaren garapenerako eta etorkizunerako oinarrizkoa den" sektore bateko "aktore nagusiek duintasunez lan egin dezaten", esan du Hiruk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Sindikatuen azken ordukoa N-1 A-15 autobia Kamioientzako bidesariak