Ekonomia -

Lan-hitzarmenetan

Iberdrola izango da soldata ekoizpenarekin uztartzen aurrena Espainian

Lau sindikatuekin aurreakordioa lortu du datozen lau urterako lan-hitzarmenean soldaten igoera enpresaren emaitzen araberakoa izan dadin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrola elektrizitate konpainia izango da Espainian lan-hitzarmenetan soldatak ekoizpenarekin uztartzen aurrenekotakoa, hainbat hedabidek gaur zabaldu dutenez. Lau sindikatuekin aurreakordioa lortu du, datozen lau urtetarako lan-hitzarmenean soldaten igoera enpresaren emaitzen araberakoa izan dadin. Aurreakordioa, dena den, oraindik ez dute babestu UGT sindikatu nagusiak eta ELAk. ELA sindikatuak garbi utzi du beraiek ez dutela hitzarmen berria sinatuko.

Hitzartutako ituna eta azken akordioa maiatzaren bostean sinatuko dute. Ia 9.000 langilerengan izango du eragina lau urteko lan-hitzarmen berri horrek. EAEn 4.000 langilerengan.

Langileen urteko soldata igoera % 1ekoa izango da, baina % 3,5era ere irits daiteke enpresak jartzen dituen helburuak gainditzen badira. Aurreikuspenak betetzen badira, % 1,5eko igoera izango da eta gainditzen badira, berriz, % 3,5era irits daiteke.

Bestalde, lan-hitzarmenean zehaztu dute lan ordutegia, egingo diren lan kontratuak mugagabeak izango direla eta etengabeko heziketa sustatzeko planak ere egongo direla. Iaz 400.000 orduko heziketa jaso zuten langileek. Langileen % 95ak jaso zuen ikastaroren bat iaz.

Seme-alabak zaintzeko aukera hobeak ere izango dituzte langileek.

Iberdrola izango da soldata ekoizpenarekin, eta ez BEZarekin uztartzen duen lehena Espainian, Angel Merkel Alemaniako kantzilerrak proposatu zuen bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea