Ekonomia -

Gipuzkoa

Zarauzko IAT zentro berria ekainaren 3an irekiko dute

Autoentzako eta ibilgailu arinentzako hiru lerro izango ditu. Azken hilabeteotan zerbitzuan izandako pilaketak arintze aldera ateak zabalduko dituzten lau zentroetako bat da Zarauzkoa.

IAT zentro bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
IAT zentro bat.
IAT zentro bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egiteko zentro berria ekainaren 3an zabaldu dute Zarautzen (Gipuzkoa), ITASUA enpresa emakidadunak —Bergarako eta Jundizko zentroak ere kudeatzen ditu— jakinarazi duenez.

Zentroa Araba kaleko 43. zenbakian (Eroski hipermerkatuaren ondoan) paratu dute, eta autoentzako eta ibilgailu arinentzako (3.500 kg-tik beherakoak) hiru lerro izango ditu. 08:00etatik 19:30era egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera.

Eusko Jaurlaritzak hilabete hasieran iragarri zuen lau IAT zentro berri zabalduko dituela. Azken hilabeteetan pilaketak izan dira azterketak egiten dituzten zentroetan, eta, horiek arintze aldera, bi zentro irekiko dituzte Bizkaian (Sopela eta Zalla) eta beste bi Gipuzkoan (Beasain eta Zarautz).

Hala, azterketa datozen hilabeteotan igaro behar duten gidariek ekainaren 3tik aurrera hartu ahalko dute hitzordua Zarauzko zentro berrian: telefono bidez (943 104 250) edo ITASUAren webgunearen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Zarautz Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak