Ekonomia -

Aste Santuko oporren ondoren

Lanuzte gehiago deitu dituzte EAEko eskola publikoetako jantokietan

ELA, LAB et UGT sindikatuek deitu dute grebaAste Santuko oporraldiaren ostean, hau da, maiatzaren 2, 3, 4, 5 eta 6ean egingo dituzte lanuzteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan greba deialdi berria egin dute ELA, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek. Aste Santuko oporraldiaren ostean, haurrak eskolan hasten diren astean egingo dituzte lanuzteak.

Sindikatuetako ordezkariek goizean erregistratu dute deialdia Jaurlaritzak Bilbon duen bulegoan. Maiatzaren, 2, 3, 4, 5 eta 6ko astean egingo dituzte.

"Aste Santuko oporretatik bueltan ez da jantokirik izango", adierazi du Zuriñe Andres LABeko ordezkariak.

EAEko eskola publikoetako jantokietako langileek maiz egin dituzte lanuzteak bidezko konbenio bat aldarrikatzeko, azkena, joan den apirilaren 14an. Baina sindikatuek eta enpresek ez dute inolako aurrerapausorik lortu.

Greba deitzaileek patronalaren jarrera "inmobilista" salatu dute eta sektoreko enpresek zein Jaurlaritzak kolektiboaren eskaerei "entzungor" egin izana azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea