Ekonomia -

Laneko segurtasuna

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Suhiltzaileak lanean Barazarren (Zeanuri, Bizkaia). Argazkia: Gasteizko suhiltzaileak
Suhiltzaileak lanean Barazarren (Zeanuri, Bizkaia).
Gipuzkoan elkarretaratzeak egin dituzte astelehenean izan ziren heriotzak salatzeko

1:18

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean.

46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra.

Antza denez, langilea harrapatuta geratu da garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan.

Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz.

Bi kamioik talka egin dute, eta sua piztu da, gainera. Sua kamioietako batean hasi da, eta bigarrenera zabaldu da gero. Gidarietako bat barruan harrapatuta gelditu da, eta handik ordu batzuetara hil da. Bigarren gidaria ere zauritu da.

Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz, enpresa-batzordeak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen.

Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen.

Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen. Ezbeharra Santa Engrazia basoan gertatu zen.

ELA: "Heriotzen atzean prekarietatea dagoela argi daukagu, eta aste honetan ikusi da"

Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du Pello Igeregi ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du.

Igeregiren hitzetan, "lan istripuak nola gertatzen diren ikusteko adibide ona da aste honetakoa; izan ere, lau heriotzetatik hiru azpikontratatutako enpresatan eman dira". "Heriotzen atzean prekarietatea dagoela argi daukagu, eta aste honetan ikusi da. Makinak harrapatuta, altueratik erorikoak eta baso lanetan heriotzak pilatzen dira", deitoratu du.

Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan.

Sindikatuak lan istripuak deitoratu ditu agiri batean. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du.

Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

Gainera, "enpresen gaineko kontrol eta ikuskaritza handiagoa" eskatu die erakundeei, "batez ere azpikontratatutako lanetan". "Lantokiko arriskuen ebaluazioan eta prebentzioan zorrotzagoak izan behar dira", gaineratu du.

Iragan asteleheneko bi lan istripuak salatu dituzte sindikatuek
Iragan asteleheneko bi lan istripuak salatu dituzte sindikatuek
Iragan asteleheneko bi lan istripuak salatu dituzte sindikatuek

0:55
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana CAF Zarautz Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Irun Albisteak Osasun albisteak Zestoa Zeanuri albisteak